domingo, 10 de enero de 2016

portfolioa

PORTFOLIOA

Kurtsoa, 2015eko irailaren 8an hasi genuen, eta irakasgai honetan zer espero genuen idazten hasi ginen,Ikasturte berriak, esperientzia berriak . Klase praktikoez gain, teorikoek ere izan genituen baina hauek bost astez bakarrik, oso interesgarriak izan ziren, izan ere, pertsona askoren txarlak entzun genituen.

Lehenengo klase teorikoan, Big Bang Data proiektuari buruz egon ginen hitz egiten ,eta ondoren, "La promesa digital" dokumentala ikusi genuen, klase hau interneti buruzkoa izan zen eta bertako mundua nolakoa den ezagutzeko sarrera bat izan zen. Bigarren klasean, Amara Berriko IKT-en irakaslea, Amando, etorri zen bertako antolakuntza eta funtzionamenduari buruz hitz egitera. Hauek garrantzi handia ematen diote teknologiei, eta asko oinarritzen dira eurek egiten dituzten prentsan, irratian, telebistan eta web orrialdean. Hirugarren klasean, berriz, Aduna eskola txikiko IKT-ko arduraduna eta ingeleseko irakaslea, Iñaki Pagola, etorri zen. Honek ere, eskola hortako funtzinamendua eta antolakuntza zein zen azaldu zigun. Hauek Amara Berrikoen antzera teknologie garrantzi handia ematen die eta hauekin egiten duten lan etengabe, proiektu ezberdinetan parte hartuta. Azkeneko klasean, datuen kontrolari eta salmentari buruz egon ginen hizketan eta hainbat hausnarketa egin genituen horri buruz, bai taldeka eta baita banaka ere. Gogoeta horiek egiteko, bi bideo ikusi genituen oso interesgarriak eta lagungarriak zirenak guk daukagun errealitateaz benetan konturatzeko eta kontziente izateko. Klase hauetaz gain, taldeka argazki sekuentzia bat egin genuen eta argazki hauekin teknologiarik gabeko mundu bat islatu nahi zen, guztira hamar argazki aukeratu genituen eta bakoitzetik hausnarketa txiki bat egin genuen. Hausnarketa hauekin, taldekide guztiak konturatu ginen, teknologiaz inguratuta gaudela eta ez dugula benetan disfrutatzen inguratzen gaituen guztiaz. Sarrera guzti hauek hemen aurki ditzazkezue: IKT teorikoa

Klase praktikoekin jarraituz, teknologiei buruzko hausnarketa bat egin genuen eta bideo bat ere, teknografia izenekoa. Lan honetan, hiru galderei erantzuten genien : zein izan da esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?, gaur egun zer dakigu egiten teknologiekin? eta prest gaude irakasle konpetenteak izateko mundu digitalean? Hiru galdera hauekin hausnarketa bat egin nuen nire bizitza teknologikoari buruz, eta ondoren, bideo bat egin nuen nire bizitzan edukitako teknologiekin zerikusia zuena, bertan islatuz nire bizitzaren zati handiena teknologiaz inguratuta egon dela. Hemen uzten dizuet sarrera honen orrialdea: Teknografia

Hurrengo klasean mundu digitalari buruzko hausnarketa eta konpetentzia digitalari buruz pixka bat hitz egiten hasi ginen. Klase honetan, hasieran, bi bideo ikusi genituen eta hauei buruz eztabaidatzen aritu ginen eta hainbat ondorio atera genituen ere, esaterako, sare sozialetan bakoitzak nahi duena jartzen duela eta bakoitzak bere jardueren kontrola duela. Ondoren, hiru galdereei erantzun genien: zertan gara konpetenteak?, zer da konpetentzia digitala? eta nola egin eskolan konptentziak lantzeko? Hemen uzten dizuet sarrera honen orrialdea: Mundu digitala eta konpetentzia digitala

Aurrekoan, konpetentzia digitalaren sarrera bat egin genuen, eta hurrengoan, konpententzia digitalari buruzkoa bideo bat ikusi genuen. Bertan, eskolan konpetentzia digitalak duen garrantziaz hitz egiten zuen eta estrategia didaktiko egokienak erabiltzearen garrantziaz ere. Izan ere, ez gara kontziente baina ikasleak etorkizunerako prestatzen ditugu eta egongo diren arazoei aurre egiteko. Horregatik, beharrezkoa da, bai etxean eta bai eskolan mundu digitalari buruzko errealitatea eta bertako mundua nolakoa den erakustea. Hemen uzten dizuet sarrera honen orrialdea: Konpetentzia digitala

La we 2.0- rekin hasi ginen hurrengoan, zer zen eta honen ezaugarriak, antolakuntza eta funtzinamendua zeintzuk ziren, web 3.0 eta web 2.0-ri buruzko hainbat kritika aztertu genituen. La web 2.0, elkarlanean dabiltzan zibernauten komunitate baten lanaren islada dela ikusi genuen. 2-0 web-a, 1.0 web-a baino askoz hobeto dago konpartitzea daukazulako eta zuk maneiatzen duzulako. Honetaz gain, programa guztiek maila ezberdinez osatuta daude, baina maila hauek atzean dagoen norbaitek jartzen du programaren interesaren arabera. La web 3.0, 2.0-ren hobekuntza bat da izango da eta gure eskuetan egongo da zer jartzen dugun eta mugak askoz definituagoak egongo dira. Amaitzeko, web 2.0-ren inguruan hainbat kritika egon dira benetan ez delako ezagutzen hau zer den eta horregatik, ez da behar bezela erabiltzen. Hemen uzten dizuet sarrera honen orrialdea: La web 2.0

Praktikaldiaren ostean, ikasleekin ariketa bat egiteko ariketa bat prestatu behar genuen, eta horretarako, geolokalizazioko eta geoerreferentziazioko programa edo web zerbitzua izeneko gaia aukeratu genuen.  Ariketa egiteko Google maps aplikazioa erabili genuen, ariketa hau Parisen gertatutako atentatuarekin lotu genuen eta gure helburua ere zen, beste herrialde askotan pertsona asko hiltzen zirela horrelako kontuengatik ikustea zen. Horretarako, herrialde batzuen izenak eman genituen eta haietan itsasontzi eta hegazkin handienak non zeuden bilatu behar zituzten. Honekin, gaur egun dagoen errealitateaz oharterazteaz gain, herrialde horiek non dauden eta nolakoak diren ezagutzea izan ziren gure helburu nagusiak. Hemen uzten dizuet sarrera honen orrialdea: Geolokalizazioa eta geoerreferentzia

Bukatzeko, IKT-ekin lotutako praktika pedagogiko onei buruz hitz egin dut, bertan oinarri batzuk jarri ditut kontuan hartzekoak praktika on bat egiteko. Hemen uzten  dizuet sarrera honen orrialdea: Praktika onak


sábado, 9 de enero de 2016

IKT-EKIN LOTUTAKO PRAKTIKA PEDAGOGIKO ONAK


IKT-EKIN LOTUTAKO PRAKTIKA PEDAGOGIKO ONAK

Talde bakoitzak jarduera bat diseinatu beharko du mundu digitaleko tresna ezberdinak erabiliz. Baina aldez aurretik, testu batzuk irakurri behar izan ditugu, praktika horiek nola egin argi izateko eta ondo egiteko.

Jarraian, gure taldeak egindako testuen azalpenak jarriko ditut. Hasteko, Teresa Gonzalez Ramírez-ek 2007an egindako testu honekin hasiko naiz:


1.SARRERA

“Praktika onen” terminoa oso zabala da eta bere definizioa foro ezberdinetan agertzen da. Disziplina ezberdinak ere agertzen dira, non kanpo teknologiko eta ekonomikoak banatzen diren. Honen lehen erabilpena empresarial eremuan hasi zen, non hobekuntza zehatz bat ematen zen kontextu zehatz bateko sistema batean.

Hori dela eta, “praktika onen” terminoa zenbait praktika argitaratzeko erabiltzen da. Praktika hauek, aldaketa positiboak eskaini behar dizkigu eta beste erakundeetara bidali daitezke. Gainera, erakunde hauek ezagutza berriak sortzeko erabiliko dituzte.

Hezkuntzara egin duten saltoa beranduago egin da eta 80.hamarkadatik aurrera eman da, hezkuntz sistemak izan duen garapena dela eta sortu da. Gaur egungo sistema politikoen ezaugarriak, adibidez, gastu publikoaren kontrola, deszentralizazioa… dira. Hori dela eta, hezkuntz politikak gestioaren kontrola martxan jarri du.

Egoera berri honetan, ez da kasualitatea hitz edo termino berrien agerpena, bai kultura pedagogikoan eta baita edukatiboan ere. Kalitate honen bilakuntzak, hezkuntza hobekuntzara bultzatu du; beraz, “praktika onen” kontzeptua kulturaren kalitatearen beste zati bat izango litzateke.

“Ona” hitzaren terminoa praktika pedagogiko bat da. Gutxi gorabehera, makilaje edo mozorrotze funtzioa betetzen duela esan genezake. Azken finean, Komunitate Autonomo ezberdinetan, irakasle anitzek izan dituzten esperientzietan oinarritzen dira arestian aipatu dugun hau definitzeko garaian.


2. ZER DA PRAKTIKA ON BAT? AUKERAKETARAKO EZAUGARRIAK

Lehenik eta behin praktika on bat zer den galdetu behar diogu gure buruari. Izan ere, erabilera ezberdinak izan ditzake eta ondoren aipatuko ditugu horiek: 

  • Praktika on baten bidez, aurrerakuntza bultzatzeko gogoa pizten du. 
  • Politika publikoa kontrolatzeko instrumentu bezala erabili daiteke. 
  • Erakundeen aldaketak gestionatzeko instrumentua. 
  • Praktika “onaren” terminoak, tranferigarritasuna ematen dio. 
  • Zailtasunei aurre egiten die. 
  • Epper eta Bates-en (2004) arabera, praktika onek ondorengo ezaugarriak dituzte: 
  • Prozesuaren garapena hobetzen laguntzen du. 
  • Berrikuntzara bideratzen du. 
Esandakoaz gain, hiru alderdi izan behar ditugu kontuan: burutzen den testuingurua, hobekuntzak egon direla adierazten duten seinaleak eta testuinguru ezberdinetara tranferitzeko gaitasuna.

Praktika on batek neurgarriak diren aldaketak izan behar ditu, eta oso ondo definituak egon behar dira, beren helburuak argi jakinez.

Laburbilduz, praktika onak zuzenki deskribatuak egon behar dira beste testuinguruetara transferentzia errazagoa izan dadin. 


3. BENCHMARKIN EDO PRAKTIKA ONAREN TRANSFERENTZIA

Kalitatearen gestioaren barruan, erakunde batek zenbait baliabide metodologiko baliatu behar ditu ahalik eta konpetenteen izateko. Horietako bat “Benchmarking” metodoa da, non beste erakunde batzuetako praktikak aintzat hartzen dituzte ahalik eta konpetenteen izateko.

Metodo hau, hasiera batean, industria arloko enpresak erabiltzen zuten, baino pixkanaka honen erabilera zabaltzen joan zen. 

Praktika onak aurkitu eta egokitzeko metodo hau, hezkuntza arloan aplikatzerakoan garrantzi handiko estrategia da.

4. PRAKTIKA ONEN IDENTIFIKAPENA ESKOLETAKO IKT-EKIN LOTUTA: AUKERAK. 

Praktika onak zehazteko erskusle batzuei jarraitzen zaie. Ondoren, erakusle horien aipamena egingo dut. Hasteko, prozesuaren erakusleak daude azalduta, hauen ondoren, emaitzen erakusleak daude.

-PROZESUAREN ERAKUSLEAK:

1-PERTINENTZIA: Praktika berritzailearen helburuak eraldatuak dira

2-EFIZIENTZIA: Erabilitako baliabideak produktu zehatz bihurtu ziren. “ B.P”-ren garapena sustatzeko jokuan jartzen diren konpetentziak hau objektiboagoa izaten laguntzen du.

3-SORMENA/BERRIKUNTZA: Praktika berriak beste irizpide batzuekin osatzeak, errealitatea beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera ematen du. Begiratzen den angulu ezberdinak balore gehiago gehituko dio.

4- IKASKUNTZAREN SORTZAILEA: “B.P” batek esperientzia propioa aztertzeko bezain besteko potentzia izan behar du, praktika hobetzeko eta gauza berriak pixkanaka-pixkanaka ikasteko. BPP-aren hedapen hori bi tokitan ikus daiteke. Alde batetik barrualdean, non asebetetze sentsazioa izaten duten hau sortu dutenek, eta bestetik, kanpoaldean, bere transefentzia graduagatik.

5- LANKIDETZA KLIMA: B.P aren ezarpenak zein neurritan laguntzen duen euskarri sare (lankidetza) baten sorkuntza. Lan estrukturak sistematizatzeko jasangarriak diren B.P-ei dagokie.

6- INTEGRATZAILEA: Honen diseinuak, hots, B.P-arenak, irizpide batzuen arabera egiten dira. Ondorioz, honen diseinuak, errealitatea modu ezberdinetara ikustea ahalbideratzen du.

7- IRAUNKORTASUNA: Hauen iraunkortasuna bermatzeko, erabaki ezberdinak planteatu behar dira, bai barruko politikan eta baita hezkuntz-politikan.

-EMAITZEN ERAKUSLEAK:

1-ERAGINKORTASUNA: B.P-ak izan dituen ekarpenei deritze. Politikan ezartzen diren arau ezberdinen bat-etortzeak eta bertatik ateratako jokabideak logikoak izatea.

2- ERABILERA: BPP-en esanahiaren balioa produktu zehatzetan antzeman daitek, izan ere, sortu dutenengan emozionalki eragina izango du.

3-B.P-aren AINTZATESPENA: Praktika barru eta kanpoaldetik arrakastatsua bihurtzen da hau burutu dutenek asebetetze sentsazioa dutenean. Gainera, B.P bat legitimatzeak, zentroen ezberdintasunak ezartzen ditu. Bere arrakasta propioak, B.P baten gestioa inplizitu egiten du.

4- TRANSFERIBILITATEA: BP-a beti egon daiteke beste testuinguruetara moldatua. Prozedura, ideia, produktu, politika… sortzen dira gainontzeko testuinguruetarako eraman daiteke.

5. ONDORIOAK
Arestian ikusi dugun moduan, “praktika onen” kontzeptua eta “ benchmarking”-a ez dira kontzeptu berriak. Hala ere, garrantzi handikoak izan dira, batez ere hezkuntza arloan. Gaur egun dituzten arazo eta aukerei dagokienez, zenbait prozesu martxan jartzea lortu du. Prozesu hauek, batez ere, erakundeenak izan ohi dira. Hori dela eta, kontzeptu hau sistema ona izan liteke esperimentazio, sistematizazio eta ebaluazio prozesuetan.

Ondoren, Manuel Area Moreira-k (2007) egindako "Algunos principios para el desarrollo de "buenas prácticas" pedagógicas con las TIC en el aula" testuaren (hemen ikusgai) azalpena doakizue:

1. HASIERA

Duela hamarkada bat, IKT-etan adituak ziren hezkuntzaren arduradunek kezka bat azaltzen zuten. Hauek pentsatzen zuten ikasgeletan ezinbestekoak zirela IKT-ak egotea. Baina bazekiten baliabideak urriak zirela, bai ordenagailuen aldetik eta baita infraestrukturen aldetik ere.

Hala ere, eskertzekoa da hamarkada honetan Komunitate Autonomiko batzuk egin duten esfortzua ikasgeletan ordenagailuak egoteko. Administrazio hauek hainbat programa jarri dituzte martxan teknologien erabilpena eskolan sustatzeko, baina baita interneta sustatzeko ere. Guzti hau lortzeko denbora komunitate bakoitzaren gaitasun ekonomiko eta politikoetan dago. Azken bi edo hiru urtetan, ikas zentro gehienetan, ordenagailu kopurua handitu egin da eta baita interneterako sarbidea ere. Honekin batera, irakasleak gailu hauei buruz gehiago ikasteko kurtsoak gauzatu dituzte.
Honekin batera, hezkuntza eta zientzia ministerioak garatu zuen (eta garatzen jarraitzen du) IKT-ak eskoletan ipintzeko planak, honez gain, interneta jartzea ere plan hauen barruan dago.

Informe internazional baten arabera, gailu eta baliabide teknologikoen instalazioa handitu beharko litzateke estatuko eskoletan. Baina 2006an argitaratutako informeak IKT-ak espainiako eskoletan hobetuz joan zirela azaltzen du.

Honekin azaldu nahi dena da, arazoa ez dela baliabideak urriak direla, izan ere, eskolak ondo dotatuak daude gailu teknologikoekin. Arazoa honakoa da: arazo kurrikular eta psikoedukatiboa. 

Azkenik, esan behar da, teknologiak ez dutela ezer erakusten bere horretan, hezkuntza helburuak behar dira eta burutzen dituzten jardueren bidez ikasten dute, hori bai, jarduerak ordenagailuen bidez eramaten dira aurrera.

2. IKASGELAN ORDENAGAILUEKIN EGINDAKO PRAKTIKA ONEK ERREFERENTZIAZKO OINARRI EDUKATIBOAK BEHAR DITUZTE

Oso garrantzitsua da ordenagailuak eta teknologia ezberdinak erabiltzea ikasleekin baina, noski hau dena helburu batekin egitea ezinbestekoa da, hau da, kalitatezko pedagogia izan behar du. 

-Teknologiak aldatzen joan dira denborarekin, eta printzipio batzuk kontuan izan behar dituzte irakasleak teknologiak irakasten dituztenean, izan ere, ikasleek irakaskankuntza on bat garatzea teknologiei dagokienez ezinbestekoa da:

-Kontziente izan behar gara, ordenagailuak gelan erabiltzeak ez dakarrela irakaskuntzaren nahitaezko hobekuntza. Honek esan nahi du, ikasleek ez dutela gehiago ikasten teknologiekin lan egiteagatik,baizik eta, erabiltzen den metodologia izaten da eraginkorrena.

-Ikasleek euren jakintza bizi izandako egoerekin sortzen dituzte, horregatik, teknologiak ez dira oinarria ,baizik eta, jakintza hauen bitartekari bat.

-Teknologia informatikoa liburuekin alderatuz, informazioa manipulatu, banatu eta hau berreskuratzeko erraztasuna ematen digu.

-Bukatzeko, nabarmentzekoa da, teknologiek komunikatzeko ematen duten erraztasunari. Ikasle-irakasleen arteko harremana zuzena izatea da ,nahiz eta, geografikoki urrun egon.


3. “PRAKTIKA ONAK” TEKNOLOGIEKIN PLANIFIKATZEKO DEKALOGOA

Aurretik azaldutako printzipioetatik hainbat gomendapen atera ditzakegu:

-Oinarrizkoena ikasleek ikasiko dutena da eta ez teknologiak.

-Irakaslea kontziente izan behar du, teknologien erabilpenarekin ikasleek ez dutela gehigoa edo gutxiago ikasiko edo interes eta motibazio handiagoa izango duenik.

-Teknologiak erabiltzerakoan gelan, oso garrantzitsua da ikasleek hauekin bizitzen dutena, horregatik, hainbat ariketa egin behar dituzte ordenagailuaren laguntzarekin baina betiere, irakaskuntza bat atzetik egonda.

-Teknologiak irakasgai guztiekin landu behar dira ezaguera guztiak garatu ahal izateko, hauen laguntzaz.

-Teknologiak informatzeko nahiz komunikatzeko erabili daitezke.

-Teknologiak banaka eta taldeka lantzeko erabili behar dira.

-Teknologiak erabiltzerakoan osos garrantzitsua da zehaztea zeintzuk diren helburuak eta erabiltzen den konpetentzia kurrikularra.

-Informatika gela joaten garenean ezin dugu inprobisatu, ariketa guztiak zehaztuta izan behar ditugu eta bakoitzak zenbat denbora iraungo duten ere.

-Teknologiak erabiltzerakoan kontziente izan behar gara, gure irakaskuntzaren parte direla eta egingo ditugun ariketen helburuekin lotura izan behar dute.


4. ZEIN JARDUERA DIRA BALIOGARRI IKASKUNTZARAKO TEKNOLOGIAK ERABILITA?

Irakasle batek teknologia berriak bere gida dozentean aplikatzen baditu, erronka berri batzuk hartzen ari da. Aktibitate honek zentzu pedagogikoa hartzen du, ikastera bultzatuta dagoen hezkuntza sistemara bideratuta baitago. Proiektu edo aktibitate hau eredu hezitzaile baten baitan planifikatu beharko litzateke, ezaugarri hauek izanik:

Eskolako ikaskuntzaren helburuetako bat, ikasleei jaso duten informazioa eraiki eta esanahia ematen laguntzea da. Baita, konpetentziak garatzea, modu adimentsuan, kritikoan eta etikoan erabiltzeko informazioa hori.

Garatu beharreko irakaskuntza metodologikoaren ezaugarri nagusietakoa hau da: testu liburu bakar bat egotea informazio iturri bezala baztertzea, hau da, hainbat iturri desberdinetan informazioa bilatzera bultzatu behar dira ikasleak.

Ordenagailuekin lan egitean, ikasleak tresna teknologikoen bitartez informazioa aurkitu, eztabaidatu eta ezagutza eraikitzera bidean egiten den prozesua litzateke.

Ikaskuntza indibidual baten aurrean, erronka zera da: teknologia, ikaskideen artean lankidetza kooperatiboa sortzeko erabiltzea. Baita, geografikoki urrti dauden pertsonekin lantzeko.

Irakaslearen rola, teknologiekin egiten duten ikaskuntza prozesuan ikuskatzaile eta antolatzailearean izan behar da, eta ez, landutako informazioaren trasmisorea.

IKTak, beste material edo errekurtso dikdaktikoak bezala, askotariko ariketak garatzeko eta egiteko aukera ahalbidetzen du. Jarraian, ikasleek teknologiekin egin ditzazketen hainbat ariketa:

  • Helburu bakarrarekin, interneten informazioa bilatu, aukeratu eta aztertu. 
  • Tresna teknologiko desberdinen erabilerarako konpetentzia eta gaitasunak eskuratu: software desberdinen erabilpena, sistema eragile baten kudeaketa, … 
  • Ikaskuntzarako hainbat ariketa egin eta osatu: 
  • Idatzizko testuak egin 
  • Multimedia aurkezpenak garatu 
  • Ariketa eta jokoei irtenbidea eman, on line 
  • WWW lan-proiektuak garatuko 
  • Ikasgelan arbel digitalaren bidez proiektuak eta lanak publikoki azaldu 
  • Interneteko errekurtso ezberdinak erabiliz, distantzia batera daudenekin komunikatzea eta elkarlanean lan egitea: foroak, wikiak, blogak, posta, … 
  • Forma edo baliabide tekonologiko desberdinak erabiliz, adieraztea, ideia eta lanak partekatzea. 
Zentzu honetan, egin dezakegun galdera klabea hau da: zein motatako jarduerak erabili behar ditu irakasle batek kalitatezko hezkuntza bat emateko printzipio psikopedagogikoetan oinarrituta? Galdera honen erantzuna, eskolako praktika pedagogikoetan ikus daiteke eta zera adierazten dute: bi motatako ariketak daudela, bakarka egiten diren ariketa sinpleetatik hasi eta konplexutasun eta iraupen gehiago duten ariketetaraino, talde lana bultzatzen duten proiektuak barnebilduz.

Hau honela, IKTetan planteatzen diren ariketak graduaren arabera sailka daitezke: konplexutasun edo sinpletasun intelektual eta pedagogikoari begira. Hartara, hiru motatako jarduerak bereizten dira IKTekin gelan garatu daitezkeenak:

-Jarduera sinpleak, noiz behinka egiten direnak, beste ariketa batzuk osatzeko egiten direnak.

-Denbora gehiago behar duten jarduera konplexuagoak, ikaslearengan konpetentzia eta gaitasun kognitibo desberdinak aktibatzea eskatzen dituztenak.

-Inguru birtualean garatzen diren jarduerak, adierazpenerako eta komunikazioarako gaitasuna eskatzen dutenak, baliabide teknologiko konplexuagoen bitartez.


5. AZKEN HAUSNARKETA

Egia da, ordenagailuekin burutzen diren jarduera guztiak ez direla baliagarriak ikuspuntu pedagogiko batetik begiratuta. Teknologiak berak bakarrik ez gaitu irakasle hobeak egiten. Honen adibide dira, arbel digitala, internet edo ordenagailuak erabiltzen dituzten irakasleak eredu tradizionalean jarraiki.

Lehenego pausua, baliabide teknologikoak ohikoak bilakatzea da eta eguneroko jarduerak hauekin egitea. Honek esan nahi du, irakasleak jarduera desberdinak sortu beharko dituela, eta ez ohiko materialari edo liburuari lotutako ariketak.

Paper kultura batetik, multimedia eta kultura digitalera ari gara aldatzen, horregatik, eskolak ezin dio bizkarra eman aldaketa aldi honi. Beraz, hemen datza gaur eguneko irakasleentzako erronka nagusia: nola bilakatu ikasleak baliabide teknologiko hauek erabiltzeko konpetente?

Honetarako, ez du edozein jarduerak balio, jarduera berritzaileak diseinatu behar dituzte, lehen aipatutako printzipio eta irizpide pedagogikoetan oinarrituta.

jueves, 8 de octubre de 2015

GEOLOKALIZAZIOKO ETA / EDO GEOERREFERENTZIAZIOKO PROGRAMA EDO WEB-ZERBITZUA


Gaurkoan geolokalizazio gaia hartuaz, honi buruzko informazioa bilatzeari ekin diogu. Ondorengo sarrera honetan, gehienok ezaguna dugun Google Maps-i buruz hitz egingo dizuet.

Lan hau taldean egin behar genuenez, nire blogean nik eginiko zatia izango duzue eskuragai, hau da, sarrerari dagokiona, baina aurrerago nire taldekideek eginikoa ikusteko link-ak ere jarriko ditut.

Lan honi hasiera emateko, garatuko dugun gaia azalduko dugu ondoren. Gure taldeak aukeratutako gaia geolokalizazioa eta/ edo geoerreferentziazioa da. Hau aukeratzeko arrazoiak honakoak dira: bizi garen gizarte honetan, teknologiei buruzko jakintza izatea beharrezkoa da, eta behar hauen barruan geolokalizazioaren eta geoerreferentziazioaren inguruko jakintzak egon behar lukeela iruditzen zaigu.

Azken finean, non zauden kokatzeko lagungarria da, baita nonbaitera joateko ere. Leku batera iristeko zenbat denbora, kilometro eta nolako bidea dagoen erakusten dizu. Honez gain, ikasleek geolokalizazioa eta geoerreferentziazioa lantzerakoan, helbideak ondo jartzen ikasiko dute, baita koordenadak erabiltzen ere.


Nire taldekideen lana hemen eskuragarri: shuanaiaraaneandreauxue



Praktikaldia nola egin


Hasteko, esan beharra dago, ariketa honen bidez, ikasleek munduko mapan zehar itsasontzi eta hegazkin handienak aurkitu behar dituztela. Honen helburua, bilatu beharreko hauek munduko herrialde nagusienekin lotzea da, hau da, aireportu eta portu nagusienak non dauden jakitea. Horrela, munduko herrialde ezberdinen ezagutza garatuz.

Lehenik eta behin azalpen bat emango dugu distantzien neurketari buruz. Horretarako, azalpenak emango ditugu erabiliko dugun aplikazioaren inguruan. Ondoren, arikietari zentzua hartzeko lehiaketa moduko bat egingo dugu, denbora mugatu bat jarrita ahalik eta hegazkin eta itsasontzi handienak aurkitu behar dituzte.

Ariketa gauzatzeko denbora 10 minutu ingurukoa izango da. Taldearen antolakuntzari dagokionez, gelaren arabera banaka edo binaka jarriko ditugu ikasleak. Aukeratutako hegazkin eta itsasontzi handienak, pantaila kaptura baten bidez “paint”-en jarriko ditu ikasleak, amaieran ikusteko nork aurkitu dituen handienak.

Amaitzeko, klaseko azken bost minutuak ariketari buruz hitz egiteko erabiliko da. Sortu zaizkien kezkak azaltzeko, zer iruditu zaien partekatzeko eta ariketa honetatik ateratako ondorioez hitz egiteko.

Dakizuenez, orain dela gutxi atentatu bat egon da Parisen. Hala ere ez da gertakizun hau gertatu den munduko puntu bakarra, nahiz eta telebistan behar bezalako garrantzia ez eman, Nigeria, Argelia, Libia, Siria, Irak, Afganistan... bezalako herrialdeetan jendea hiltzen da egunero gertakizun hauek direla eta. Horregatik, azken denbora honetan errefuxiatu asko ari dira etortzen Europara. Hau salatzeko, gure ariketa herrialde hauetan zentratuko da, hau da, gatazkak dauden herrialdeetan. Zonalde hau aukeratu dugu ez delako oso ezaguna gure artean eta interesgarria iruditzen zaigu honi buruz lana egitea.

Azkenik, ebaluaketa irizpide modura Google Maps-en erabilera zein den ulertzea eta praktikan jartzeko gai izatea hartzen ditugu kontuan. Baina esan beharra dugu ariketa hau jolas moduan hartzeko diseinatu dugula.

Ondorengo bideoan, distantziak neurtzeari buruzko informazioa zintzilikatuko dizuegu.

Distantziak neurtzeko informazioa

Zergatik da testu ona?

Praktika onen testua aztertu ostean, gure praktika ahalik eta egokien egiten saiatu gara haurrek benetako jakintza eskuratu ahal izateko.Ikasi duguna praktikan jarraituz, metodorik zuzenena haurrek beren kasa esperimentatu eta inprobisatuz ekintza ezberdinak egin eta horietaz ikastea da. Horrela, guk Google Maps aplikazioa ezagutarazteko aukera ezin hobea dela pentsatzen dugu, ikasteaz gainera, ondo pasatzen baitute.

Ikasteko metodo esanguratsu bat ikasleen arteko “konpetentzia” izan daiteke, hau da, kasu honetan, hegazkinik handiena aurkitzen duenak irabaziko duenez, elkarren arteko lehia dibertigarri bat sortuko da, eta horrek motibatu egingo ditu, eta hau ezinbestekoa izango da.

Bestalde, testu honetako beste hainbat ezaugarri ere betetzen ditu, izan ere, aplikazio hau erabiltzen ikasteak bizitza errealean erabilgarria den tresna bat erabiltzen ikasiko die.

Testuingurua, non da aplikagarria?

Testuinguruari buruz hitz egitean, geografian, IKT­n eta matematika arloetan kokatuko litzateke ariketa hau. Izan ere, gai hauek modu batera edo bestera lantzen dira.

Geografiaren kasuan, munduko toki desberdinak ezagutuko dituzte eta baita bakoitza non kokatzen den ere. IKT­n, aldiz, ordenagailuak erabiliko direnez eta bertan aplikazio bat martxan jarriko dutenez lantzen da alderdi hau. Azkenik, matematikaren kasuan, magnitudeak lantzen dira.


jueves, 24 de septiembre de 2015

LA WEB 2.0 EN ESCENA

LA WEB 2.0 EN ESCENA
1. SARRERA:

WEB 2.0ren deskribapen bat egiterakoan, honako hau planteatu dute: partze hartze kolektibo bat online sustatzen duen gailu multzoa. Baina oraindik erantzunik ez duen galderak sortzen ditu eta honakoak dira: Zergatik dira hain ezagunak? Zergatik sortzen du dependentzia? Galdera hauen erantzunak erabiltzaileak berak du.

Manchonen ustez (2003), erdi mailako erabiltzaile batek badaki informazioa jaso, aukeratu eta antolatzen bere gustuen arabera, bestalde, baliogarri diren edukiak sortzeko eta elkarbanatzeko gai ere bada. Dauzkagun aplikazioak erabilita, bideoak, argazkiak… bilatzeko gai izango da IKT ikasketa gutxi dituen pertsona bat ere. Guzti honen ondorioz, espazio birtualetan dagoen informazioa jasotzeko aukera izango du erabiltzaile orok, hori bai, honek berarekin dakartzan alde on eta txarrak kontuan izanda.


Laburbilduz, web 2.0ren historia laburra, elkarlanean dabiltzan zibernauta komunitate baten lan izugarriaren islada da.

“Si hay suficientes ojos, todos los errores son leves” esaldia oso interesgarria da hiritartasun digitalarekin lotuta baitago, azken finean, ardura bat hartzen ari gara gure buruarekiko.

2. EZAUGARRIAK:

-Web 2.0 konpartitzea daukazu, bakoitzak maneiatzen du eta web 1.0 ,aldiz, editatzaile bat behar du informatikan aditu dena. 

-Blog-a, web 2.0-rekin hasi zen.

-Web 2.0 dinamikoa, jarraia(iruzkinak) eta konpartitu egiten da, konpartitzearena 3 modutara egin daiteke: lehenengoa, intentzioa nahita edo nahigabe egiten da, bigarrena, zeharka egiten da, like ematen diogunean zerbaiti ez gara kontziente onura bat egiten ari garela norbaiti ,eta hirugarrena, intentzio batekin egiten da baina konpartitzea da helburua, adibide agarbiena sare sozialak dira intentzioarekin sartuta gaudelako bertan.


3. ANTOLAKETA/FUNTZIONAMENDUA:

Erabiltzen ditugun programa guztien atzean programaketa bat dago eta erabiltzen ditugun tresnak mailakatuta daude egin dezakegunaren arabera. Gure atzean norbait egongo da beti maila bat eskainiz programa guztiei eta gu hark jarritako mailan ibiliko gara.

Kolaboratzeko eta sortzeko ez dute bakarrik balio, beste ekintza batzuk egiteko balio dute baita ere. SLATES(search(bilaketa), links, authoring (gu gara autoreak), tags (etiketak), extensions (datu baseak non informazio ematen diguten, kasu honetan produktua ona edo txarra den esaten digute) eta signals (gure espazioetan dagoen mugimenduaz abixatu).

4. WEB 3.0

Web 1.0 jakintsuek egiten zuten, web 2.0 konpartitzeko balio du eta web 3.0 jakintsuen erara bueltatzeko balioko du.

WEB 3.0 “web semantica” bezala ezagutuko dugu, izan ere, zaila da ordenagailuak jakitea zer nahi dugun edo zer pentsatzen dugun, horregatik, web honi esker hori hobetuko da. Guk erabakiko dugu zer jartzen dugun gure guneetan eta mugak askoz definituagoak egongo dira.


5.Web 2.0-REN INGURUKO KRITIKAK

-Hobekuntza bat da eta ez berrikuntza bat gaur egun zaila delako zerbait berria egitea. Honetaz gain, bere terminoen kontra zijoala kritikatzen dute, jendeak ez dakielako zer den web 2.0 eta blogeta eta wikietara asoziatua izan da bakarrik bertako helburua komunikatzekoa baitzen baina, horretarako, internet lehenagotik bazegoen.

-Bigarren burbuila bezala hartua izanda, negoziatzeko eredu bat izan baita eta moda bat besterik ez, ez garelako pentsatzen jarri zertarako erabiltzen dugun.

-Gizartean teknologiekin eragin handi bat dago eta hau neurtu egin beharrekoa da.

-Web-era igotzen den guztia erabilgarria dela esaten da baina hau ez da egia, iruzkin asko gaizki idatziak daude edo iruzkin politikoak aurkitu ditzazkegu blog ezberdinetan.

-“Bosque digital de mediocridad”
da gaur egun teknologietan aurkitzen duguna, hau da, teknologiak aukera ematen digu nahi duguna igotzeko, sortzeko edo idazteko eta eskubidea daukagu gauzak sortzeko, baina pentsamendu aldaketa bat egin beharra dago etorkizunari begira.

-Hezkuntzan, etorkizuneko irakasleak, web 2.0 guztiaren atzean dagoena irakasteko ardura izan behar dute.

miércoles, 23 de septiembre de 2015

KONPETENTZIA DIGITALA

KONPETENTZIA DIGITALA

Konpetentzia digitala curriculumean azaldu behar den oinarrizko kontzeptua da bai lehen hezkuntza baita derrigorrezko bigarren hezkuntzan ere. Eskolak ikasleak hezi behar ditu bizitza osoan zehar ikasten jarrai dezaten eta euren ingurua ezagutu dezaten. Konpetentzia digitalaren barruan honako  konpetentziak aurkitzen dira:

Informatzeko balio duen konpetentziak informazioa nola erabili, informazio berria sortu eta hedatzeko balio duen gaitasun eta trebetasunen multzoa da.

Konpetentzia informatikoan teknologien erabilpena kokatzen da (mugikorrak, kamarak, ordenagailua...). Hausnartzeko balio digun konpetentzia da hau, askotan pentsatu beharko genuke ea teknologia guzti hauek beharrezkoak ditugun edo gure egunerokotasunean behar ditugun. Gainera, teknologia guzti hauei ez diegu behar bezain besteko probetxua ateratzen, eta modaren arabera berritu egiten ditugu .

Alfabetatze anitzaei dagokienez, ikus-entzunezkoa mundu batean bizi gara eta hauekin ikasi ordez, hauen ikusle bilakatzen gaitu gizarteak. Gainera, eskolak ez ditu ikusle kritikoak eratzen idazketa edo ahozkoko arloan, teknologien ezagutza orkorrean geratzen dira.

Konpetentzia kognitibo generikoa, informazioa ezagueran bilakatzean datza edo arazoak konpontzen jakitean. Konpetentzia hau konpetentzia guztien oinarria da.

Hiritartasun digitalak, berriz errealitatea eta mundu digitala nahasten diren munduan bizitzeko prestatzen gaitu, gizakiok ez dakizkigunez bi munduak desberdintzen, askotan gure portaera berdina izaten da bi mundu hauetan.

Hezkuntzak  sare sozialen erabilerarentzako, hauekin bizitzen jakiteko eta jokatzen jakiteko prestatzen gaitu, eta honen guztiaren atzean aurkitzen den mundu digitalaten errealitatea zein den jabetzeko ere . Baina gazteak ez dakite nola jokatu ondo hauekin eta galduta edo bakarrik sentitzen dira askotan heldu baten laguntza aurkitzen ez duelako, horregatik, oinarrizkoena da gazte hauek sare sozialen legedia birtuala ezagutzea eta bakoitzaren eskubideak zeintzuk diren jakitea ez direlako kontziente euren pribatutasunaren jabe direla.

Bukatzeko, estrategia didaktiko egoekienak erabiltzea oso garrantzitsua da, hau da, eskoletan aurkitzen diren gida horiei erabilera ona ematea, azken finean, irakasle-ikasle harremana hauen bitartez lantzen baita.
Ume batzuk ari gara hezten ezagutzen ez dugun mundu baterako, eta hezi beharko genituzke etorkizunean aurkituko diren galdereei erantzuna emateko. Eskolaz gain, etxean ere lana egin behar dute konpetentzia digitala lantzeko, batez ere ordu asko ematen dituztelako bertan. Gurasoak kontziente izan behar dira daukaten errealitateaz eta, nahiz eta, euren seme-alabei ez gustatu haiekin hitz egitea eta mundu digital honi buruzko informazioa ematea egin beharreko zerbait da eta arretaz ibili beharreko mundu bat da. Gainera, eskola eta familia bat eginda egon behar dute hauen koordinazioa oso garrantzitsua delako umearen heziketarako, bai mundu digitalean baita beste aspektu batzuetan ere. 





viernes, 18 de septiembre de 2015

MUNDU DIGITALAREN HAUSNARKETA ETA KONPETENTZIA DIGITALA


MUNDU DIGITALAREN HAUSNARKETA ETA KONPETENTZIA DIGITALA

Klase hasieran bi bideo desberdin ikusi genituen, hauetatik ondorio batzuk ateraz. Hasteko, bizitza digitalaren kontrolo guk daukagu eta guk jakin behar dugu mugak non jarri behar diren, batez ere sare sozialetan. Adibide modura facebook-a dago, bertan bakoitzak aukeratzen du zein argazki igo eta zein ez, eta bere bizitzaren pribatutasunaren jabe da ere, askotan kontziente ez garen arren.

Jarraitzeko, oso garrantzitsua da pertsona bakoitzaren kritikotasuna, posizioa eta kontrola sare sozialei dagokienez, honek ondorio bat edo beste ekarriko duelako, hau da, sare sozialak gure bizitzaren ispilua izatea nahi badugu ez ditugu oso ondorio onak izango eta mundu digitalarekin kontuz ibili beharko gara, aldiz, kontrolarekin erabiltzen baditugu ondorio hobeak izango ditugu.

Bukatzeko, nahiz eta kontziente ez izan mundu digitalak isolatu egiten gaitu bai gure familia eta lagunetaz baita gure inguruko egoeraz ere. Horregatik, batzuetan ondo dago mundu digitala alde batera utzi eta inguratzen gaituzten momentuetaz aprobetxatzea.





Zertan gara konpetenteak( egoera ezberdinetan mugitzen jakitea) IKT-ei dagokionez? galderari erantzuna ematerako garaian, pentsatzem nuen konpetenteagoa izango nintzela IKT-ei dagokionez baina konturatu naiz batzuetzan pixka bat galduta ibiltzen naizela eta hau hobetzeko, formatzen jarraitu behar dudala egoera ezberdinei aurre egin ahal izateko. Gainera, irakaslea naizenean gustatuko litzaidake nire ikasleei hobekien dena irakastea.


Zer da konpetentzia digitala?


Informazioa bilatzea, analisia bideratzea, ezagutzan bihurtu eta kritikoak eta analitikoak izatea jakiteko benetan zer egiten dugun.

XIX.mendean eskolak sortu eta irakasleari protagonismoa ematen zitzaion baina mundu digitalean sartu ginenean ikaslea bilakatu zen protagonista.


Nola egin eskolan konpetentziak lantzeko?

Esperientzian bitartez ikastea oso garrantzitsua da beraien ekintzetaz kontziente egiteko,ikasleak eraikitzea, talde lanean aritzea, material didaktiko ezberdinak erabili(liburuak eta ordenagailuak) hauei esker iturri ezberdinak aurkitzen dituzte eta modu desberdinetan informatzea lortzen dute.


Adibide batzuk daude konpetentziak lantzeko modu desberdinei buruz:

Wikipedia txiki bat sortzea beraien dudekin osatua, blog-ak egin(sortzen dituzten gauzak jarri), foro edo eztabaidatzeko tokiak, bideoak sortu eta hauek konpratitzen ikastea, informazioa bilatzeko iturri ezberdinak erabili, munduko veste eskolekin kontaktua izan, proiektu ezberdinak egin, pizarra digitalak erabili, ikasle-irakasle komunikazioa internet bidez, WebQuest ere oso modu eraginkorra da prozesu osoa nolakoa den ikas dezaten.

Ondorioztatzeko esan dezakegu, erabilpenak ez digula konpetenteagoak egiten honen zati bat baita, haratago joan behar gara beti beharra bilatu, nola erabili eta zergatik gertatzen den hausnartzea.


  

miércoles, 16 de septiembre de 2015

TEKNOGRAFIA

TEKNOGRAFIA

-Zein izan da esperientzia eta ibilbidea IKT-ekin?

Nire esperientzia pertsonalari dagokionez, zortzi urterekin hasi nintzen teknologiekin lehen kontaktua izaten plastikozko ordenagailu bat oparitu zidatenean, bertan jolastu eta hizkuntzak ikasten nituen eta 11-12 urterekin benetazko ordenagailua erabiltzen hasi nintzen. Honekin batera, sare sozialen munduan murgildu nintzen (messenger, hotmail, fotolog...) eta mugikor txiki bat oparitu zidaten ere. Garai hartan mugikorra gurasoei deitzeko eta bertako jokoekin jolasteko erabiltzen nuen. Honetaz gain, game boy-a, play stationa  eta dismana eduki nituen. Etxean aldiz, bideoa erabiltzen genuen eta kotxean radio kaseta, denborarekin oso zaharturik geratu diren teknologia haiek.

Gaur egun, teknologiak guztiz aldatu dira,  lehen erabiltzen ez genuena orain, berriz, egunero erabiltzen dugu. Hau da, oso murgilduta gaude sare sozialetan eta teknologia berrietan, beti nahi dugulako hoberena eta berriena.

Eskolan berriz, lehen hezkuntza garaian, IKT-ekin ez nuen kontaktu handirik izan hasieran, izan ere, informatika gela bakarra zegoenez oso gutxitan erabiltzen genuen. Informatika gela, batez ere, jolasteko edo ordenagailuak erabiltzen ikasteko erabiltzen genuen.

DBHn aldiz, informatikako klaseak izaten hasi ginen eta batzuetan taldeko lanak egitera joaten ginen informatika gelara baina, hala ere, dena idatziz egiten genuen eta oso gutxi erabiltzen genituen ordenagailuak.

Unibertsitatean ikusi dezakegunez, ordenagailuak dira oinarriak eta beharrezkoak ditugu lan guztiak egiteko eta klaseak emateko ere.

                                                                                     


-Gaur egun zer dakigu egiten teknologiekin?

Nik teknologiekin kontaktu dexente daukat,  batez ere, ordenagailu eta mugikorrarekin. Ordenagailuari dagokionez, oinarrizko programak erabiltzen dakizkit (office, gmail, youtube...) baino gehiago erabiltzen dut mugikorra egunerokotasunean (watsap, facebook, instagram...). Gainera, nahiko ondo moldatzen naiz hauekin, izan ere, txikitatik kontaktua izan dudanez teknologiekin erraztasun gehiagorekin ikasten dut gauza berriak egiten bertan.


-Prest gaude irakasle konpetenteak izateko mundu digitalean?

Nire ustez bai, dakigunez mundu digital batean bizi gara eta hauekin bizitzen ikasi behar dugu nahiz gustatu edo ez. Gainera, teknologiak erraztasun ugari ematen dizkigute lan egiterako orduan eta hauekin asko ikasi dezakegu baina noski, liburuak alde batean utzi gabe. Beraz, modu tradizionala eta teknologikoa nahasten saiatuko nintzateke erabiltzen nire ikasleekin.
Nire ustez, teknologiaren mundua garrantzitsua da baina ez gara konturatzen non murghiltzen garen eta horregatik, ikasleei mundu honetaz hausnartzen eta konsziente izaten saiaatuko nintzateke.


Teknologiarik gabe biziko bagina zoriontsuagoak izango al ginateke, gure familia eta lagunetaz gehiago disfrutatuko genuke? Airean gelditzen diren galderak dira baina nire ustez, bizitzako momentu askotaz gehiago disfrutatuko genituzke teknologiak alde batera utziko bagenitu.

BIDEOA